martes, 22 de febrero de 2011

Frantzizkotarrak

Anaia Txikien Ordena ezagunagoa Frantziskotarrak izenarekin, eskeko ordena erlijioso katolikoa da, Asisko Frantziskoren arauei jarraitzen dieten moja eta fraideek osatutakoa eta XIII. mendean sortutakoa. 1209.a urte esanguratsua da frantziskotarrentzat, izan ere orduan erabaki zuen euren sortzaileak pobrezian bizitzea eta talde bat sortu zuen bere ondoan. Hori dela-eta 2009an data haren 800. urteurrena ospatzen ari dira. Frantziskotar misioak Sierra Gordan, Mexikoko Querétaro Arteaga estatuan dauden bost eraikin dira, 1750 eta 1760 artean eraikiak eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatuak 2003an. Junípero Serra misiolari frantziskotarrak sortu zituen, Kaliforniako misioak baino lehenago. Bost eliza hauek estilo eta arkitektura batasun handia dute, eta mexikar barrokoaren erakusgarri onenetakoak dira. Gainera, misio hauek XVIII. mendean Mexiko erdialde eta mendebaldean izandako ikuspuntu eta baloreen aldaketen lekuko dira, batez ere kolonizazio prozesuaren garaian.

fuente: google

2 comentarios: