lunes, 13 de diciembre de 2010

EGUBERRIA


Eguberria ospakizun bat da, hau ospatzen da:
Eguna berriz luzatzen hasiko dela ospatzeko festa bat da, neguko solstiziokoa. Azken mendeetan, Kristautasunak ospatu egin du bera asmatutako jaia izango balitz bezala, izen berdina du. Natibitatea izenatik dator. Esaten da Jesukristo jaio egin zela egun hauetan. Gaur egun festa hau garrantzi handia dauka jendearentzat, batez ere kristauentzat. Aste Santua eta Mendekostea batera; eta paganoentzat ere halaxe izaten jarraitzen du, duela milaka urte bezala.
Gabonetako ohiturak ezaugarri hauek ditu: zuhaitz bat (Eguberriko pinua) eta opariak dakartzan pertsonaia (Olentzero, Euskal Herrian; Tió de Nadal, Katalunian; Bizar Zuri, Aita Noel edo —izena kristaututa— Santa Klaus, beste hainbat tokitan). XX. mendetik aurrera, kontsumismoak oparien emateko ohitura bultzatu zen eta hortik aurrera beti opariak opari dira. Eguberria kontsumismoaren jai nagusi bihurtzean munduko jende asko diru mordoa gastatu zuen oparietan. Kristauentzat, Eguberria egun oso handia da, urtearen egun horretako ospakizunaren gailurra, eta amaiera kristau gehienentzat, abenduaren 25ean (Olentzeroa utzi dituen opariak irekitzen dira). Egun horretan, Jesukristoren jaiotza ospatzen da.

Gabonak zure familiarekin egoteko egunak dira, haiekin ondo pasatzeko eta gauza dibertigarriak egiteko. Urtean zehar ezin izan dituzun zure familiako kideekin egon, gainera oporrak daudenez gehiago disfrutatu al duzu eta zure lagunekin egon eta lasaitu.