lunes, 7 de febrero de 2011

Bakearen aldeko pertsonak


Mahatma Gandhi: abokatu, politikari eta buruzagi erlijioso indiarra izan zen,Indiako estatuaren sortzailetariko bat izan zen eta Bapu izena eman zioten han. Bere filosofiak bakezaletasuna iraultzarako bitarteko bezala aldarrikatzen du.
Bizitza osoan zehar mota guztietako indarkeriaren aurka egon zen.
Teresa de Cacuta: Agnes Gonxha Bojaxhiu deitzen zen, Karitateko Misiolarien kongregazioa sortu zuen monja katolikoa albaniarra izan zen. 40 urte baino gehiago egon zen Kalkutan "behartsuen artean behartsuenak" zirenei laguntzeko. 1979an Bakearen Nobel Saria jaso zuen eta Joan Paulo II.ak 2003an dohatsu izendatu.

Rigoberta Menchú: giza-eskubideen aldeko ekintzaile guatemalarra da. Aita, nekazaria eta euren etniaren eskubideen aldeko ekintzailea zena, 1981ean erail zuten. Urte hartan bertan erbesteratu zen.1992an Bakearen Nobel Saria lortu zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario